Haroun Tazieff
Haroun Tazieff | |||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
1992 - 1995
1989 - 1995
1988 - 1994
1983 - 1986 | |||||||||
Bizitza | |||||||||
Jaiotza | Varsovia, 1914ko maiatzaren 11 | ||||||||
Herrialdea | Errusiar Inperioa Belgika (1936 - Frantzia (1971 - | ||||||||
Lehen hizkuntza | frantsesa | ||||||||
Heriotza | Parisko 4. barrutia, 1998ko otsailaren 2a (83 urte) | ||||||||
Hobiratze lekua | Passy hilerria | ||||||||
Hezkuntza | |||||||||
Heziketa | Liejako Unibertsitatea Gembloux Agro-Bio Tech (en) | ||||||||
Hizkuntzak | frantsesa | ||||||||
Jarduerak | |||||||||
Jarduerak | geologoa, espeleologoa, bolkanologoa, meatze-ingeniaria, politikaria, agronomoa, film-zuzendaria eta idazlea | ||||||||
Jasotako sariak | ikusi
| ||||||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||||||
Alderdi politikoa | Ekologia Belaunaldia | ||||||||
Haroun Tazieff (Varsovia, Polonia, artean Errusiar Inperioa, 1914ko maiatzaren 11 – Paris, Frantzia, 1998ko otsailaren 2a) frantses geologo eta bolkanologoa izan zen. Batez ere sumendiei buruz egin zituen filmengatik ospea lortu zuen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Afrika Erdialdeko Zerbitzuan lan egin zuen geologo gisa eta Kituro sumendiaren erupzio batean izan zen. Orduantxe erabaki zuen gai horren inguruan buru-belarri aritzea. Hala, Belgikako Bolkanologia Zentro Nazionala sustatu zuen, Bruselako Unibertsitatean horri buruzko ikastaro bat prestatu zuen eta Ikerketa Zentro Nazionaleko zuzendari bihurtu. 1981ean, arrisku natural handien prebentziorako komisario izendatu zuten, eta 1984-1986 bitartean, Estatuko idazkari izan zen arrisku naturalen eta teknologikoaren prebentzioaren sailean. Sumendien seinaleen bilakaeraz eta gas-jarioez arduratu zen.
Idazlan zientifikoez gainera, hainbat lan idatzi zituen sumendiez, baita film laburrak egin ere: 1958an, film luze bat egin zuen, Les rendez-vous du diable ("Deabruaren hitzorduak"), arrakasta handia izan zuena.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.